XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zugaitzak nabari ziran leiotik kanpora.

Bai nabarmena itxasoaren aurrean zugaitz aien beltztasuna!.

Gelaren zoko batean sedazko kapel bat, kopazko kapela zegoen; norbait buruan jota, kolpez ara jaurtia izan zala zirudian.

Baita ere, ba-zirudian kapel arek, oraindik zilipurdika ta jiraka zebillela!.

Beste baztar batean berriz... Mister Todhounter bera!, patatazakua bezala jaurtia, eta bultzietako (trenetako) pardelen antzera lotu-lotu egiña.

Korapilloz beteta ko sei edo zazpi lokarri ba-zeuzkan bere soñean, eta zapi batek estutzen zion agoa.

Bizirik zegoan oraindik! Begiak beintzat irikiak zeuzkan, eta gora-ta-bera ta biraka zebilzkian, zerbait adierazi nai ba`zuan bezala.

Gelaren sarreran bertan gelditu zan oldozkor Hood doktore aundia, aurrean zekusan mirarizko gertakizun au argitu naian.

Berealaxe, arin-arin aurrera jo zuan.

Artu zuan eskuetan kopazko kapela, joan zan mutillarengana eta buruan ipiñi zion kapeltzar aundi ua.

Bizkarretaraiño jetxi zitzaion mutillari kapela!, izugarri aundia bait zan!.

- Au, Mister Kopa`ren kapela da - erabaki zuan zalantza txikienarik gabe doktore jakintsuak.

Ateruntz etorri zan ori esan-da, kapela eskuan zuala.

Atera zituan sakeletik betaurrekoak...... eta astiro astiro, kapela aren ikerketa egiten asi zan.

- Mister Kopa`ren kapela emen dago - jarraitu zuan esanaz.

- Mister Kopa, berriz, ez dago emen.

- Mirarizko gauza, jaun-andreak, Mister Kopa ez bait da axolakabe bat.

Bere jazkeran batez ere! begira egiozue kapel oni eta aztertu ezazute nerekin: Kapel au egitura ederrekoa da, eta oso maiz izan da eskuillatua (zepillatua).

Zarxamarra dago, eta txoko batzutan pixka bat margoz aldatuxea-edo agiri da, baiña ederki eta arretaz zaindua izan da beti.

Gauza bat erakusten digute argi xeetasun auek danak: Gizon adintsua, urteetan aski sartua dala Mister Kopa, eta oso-oso txukuna.

Orrelako Jaun eraspentsu eta txukun bat ez zan sekulan kapela emen utzita kalera burutsik irtengo.

- Baiña, jauna, Jainkoaren izenean - oles egin zuan zotinka neskatillak.

- Marmariketa oiek danak utzita, zergaitik ez duzu lenbait-len mutil gizagaixo ori askatzen?.

Aurrera jarraituz zuan, ordea, doktoreak neskatxari ez-entzuana egiñaz: - Mister Kopa ori gizon adintsua, urteetan sartua dala esan dizutet eta ez marmariketan aritzearren, arrazoi osoarekin baizik.